Beste hizkuntzak

Wikipedia:Txokoa


Txokoa

Ongi etorri euskarazko Wikipediako txokora!

Orri hau mota guztietako hizketaldi eta galderetarako da baina orokorrean; orri jakin bati buruz eztabaidatzeko edo beste lankide batekin, erabili bere eztabaida orria. Wikipedia hobetzeko proposamenak jartzeko ere toki aproposa da hau. Hizketaldi zaharkituren baten bila bazabiltza eta ez baduzu behean aurkitzen, begiratu txokoko artxibategian. Norbaitek hizketaldiren baten falta nabaritzen badu eta garrantzitsua dela iruditzen bazaio, hona ekar dezake eta berriz zabaldu dezake eztabaida.

Egin klik hemen txokoan hizketaldi berri bat sortzeko. Hasitako bati erantzuteko, ordea, erabili atal bakoitzeko aldatu lotura. Horrela, atal horretan besterik ez dituzu egingo aldaketak eta Aldaketa berriak orrian atal horretan erantzun duzula ikusiko da.

Interesgarria litzateke, wikipedian berria bazara, lehenik eta behin maiz egiten diren galderak irakurtzea.

Honez gain, txat bat ere eskura duzu bertan dauden wikilariekin harremanetan jartzeko. Zure ordenagailuan IRC aplikazio bat instalatuta badaukazu, honako helbidea jarraitu baino ez duzu egin behar: #fffff1dia-eu


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language, and you want to tell us something, please, visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.


Artxiboak
2008: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira
2007: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2006: Urt · Ots · Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe
2005: Mar · Api · Mai · Eka · Uzt · Abu · Ira · Urr · Aza · Abe




Eduki-taula

[aldatu] Artikulu baten izenburua aldatu

Kaixo denoi.

Espainiako fubol ligako lehen mailako antzeko artikuluei begiratuz gero, artikulu honen izenburuak Espainiako futbol ligako bigarren mailako 2007/2008ko denboraldia behar lukeela uste dut. Niri ez dit aldatzen uzten ordea, hau jartzen dit hizki gorriz: Helburu izenburua berdina da; ezin da orrialde bat bere gainera mugitu. Zergatik izan liteke? Euskaltzale bat 23:48, 2 Iraila 2008 (UTC)

Bada niri ez dit arazorik eman. Ez zenion botoiari maitasunez sakatuko... XD --Unai (esan) 08:32, 3 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Betawiki update

  • Currently 85.14% of the MediaWiki messages and 17.05% of the messages of the extensions used by the Wikimedia Foundation projects have been localised. Please help us help your language by localising and proof reading at Betawiki. This is the recent localisation activity for your language. Thanks, GerardM 13:52, 3 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Wikiesanak ixteko proposamena

Kaixo. Eztabaida interesgarri bat hasi da Metan, Wikiesanak ixtea proposatzen duena. Esaten dute askotan edukiak ez direla askeak. Ikus hemen. --Unai (esan) 10:19, 8 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Askeak ez diren fitxategiak (fair use)

Aupa

Wikipedia:Irudiak nola igo eta Wikipedia:Irudien copyright etiketak irakurtzen denez, eu-Wikipedian onartzen dira copyright duten irudien fair use edo arrazoizko erabilera. Lehengo orriaren azkenean zera agertzen da: "fair use baldintzetan oinarrituz erabili daitekenean. Ikus Wikipedia:Fair use". Baina lotutako helbidean ez dago ezelango laguntza orria. Copyrightdun lanen bidezko erabilpena gai konplexua da, eta en-Wikipedian luze azaltzen da. Bestela, fair use aitzakiaz igotako irudiak, bidezkoak ez diren moduetan erabiltzen dira. Fair use baimen honi eutsiz gero, araudia ondo azaldu behar leike. Nire ustez, errazagoa izango da lizentzia askerik ez duten irudiak debekatzea, fitxategiak igotzeko tresna ixtea, eta Commonsen lan askeak bakarrik erabiltzea. --Javierme 08:01, 9 Iraila 2008 (UTC)

Gaur egun, oso irudi gutxi dago eu-Wikipedian igota. Erabiltzen ditugun irudi gehienak Commonsen daudenak dira. Baina eu-WPn ditigun gutxi hauen artean batzuei ez zaie lizentzia jarri- bai berrienen artean, bai zaharretan (Irudi:Eskeletoa.jpg, Irudi:2 suhesiz osaturiko DMZ.jpg, etab.) --Javierme 08:08, 9 Iraila 2008 (UTC)

Eta Aparteko:Upload orrian fitxtegiak WPn ez igotzeko oharra dago. Orduan, irudiei buruzko laguntza orriak zaharkiturik al daude? Eduki libreak bakarrik erabiltzeko eta irudi guztiak WPn ezean Commonsen bakarrik igotzeko adostasuna badago, upload tresna kentzeko eska diezaiekegu developer'rei. --Javierme 08:14, 9 Iraila 2008 (UTC)

Irudiak ezabatu ditut, eta bai, laguntza orrialdeak desfasaturik daude. HEmen adostu genuenez fair usea ez genuen onartuko eta gainera beste guztiak commonsera igo behar ziren derrigorrez. Hala ere upload tresna kentzea agian problematikoagoa da, logotipoa noizbait aldatzerik balego hau upload horrekin baino ezin delako egin.-Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:09, 10 Iraila 2008 (UTC)
Ziur? Ez dakit zelan alda daitek wikitasmoaren logotipoa (Mediawikiren orriren batean nonbait dago), baina beste wikipediek Commonsen daukate beraien logotipoak. --Javierme 14:42, 13 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Ahotsak.com

Kaixo guztiei! Ea ba, lizentzien inguruan dakien norbaitek agian hau hobeto argitu dezake. Ahotsak.com begiratzen egon naiz eta bertan ohar legal bat dago erabilpenaren inguruan. Esaten denaren arabera badirudi cc-by lizentziapean argitaratzen dutela, nahiz eta ez esan... baina gero aipatzen dutenez egilea aitortzeaz gain bere copyrighta ere jarri behar da. Norbaitek ba al daki nahaste-borraste honetan erabili daitezkeen edo ez? Oso interesgarria lirateke herri bakoitzako euskararen inguruko atalak egiteko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:20, 10 Iraila 2008 (UTC)

Bai, bitxi xamarra da hor ematen duten azalpena. Dirudienez, nolanahi eta nonahi erabil dezakezu bertako edukia, baina beti ere hor agertzen den adibidea bezalako azalpena erantsiz: egilea, proiektua,... Ongi dago informazioa erabiltzeko aukera ematea, baina informazio guzti hori aipamen bezala Wikipedian erantsi beharko bagenu, gehiegizkoa iruditzen zait, ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:52, 17 Iraila 2008 (UTC)
Beno, agian artxiboa berriro igo daiteke commonsera baina deskribapenean guzti hori jarriz... baina ez dut uste commonseko inork utziko zukeenik artikulu horiek hor egotea batzuek copyright nota bat badute! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:56, 17 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] 30.000 artikulu

Gezurra badirudi ere berehala helduko gara 30.000 artikuluetara. Atzo estatistikek bat-batean susto bat eman zuten eta aldaketarik egin gabe 110 artikulu gehiago genituela jarri zuten. Horregatik ez dugu denbora handirik izan 30.000 artikuluekin zerbait egiteko, baina ziurrenik gaur (12) edo bihar (irailak 13) iritsiko gara zifra horretara. Nik momentuz honako irudia egin dut, 25.000koen antzera:

Bestelako ideiarik? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:36, 11 Iraila 2008 (UTC)

Beno, ba artikulu sorta bat egin ondoren iritsi da 30.000. artikulua... sexu. Artikulu nahiko luzea eta gainera eskatutako artikuluen zerrendan zegoena. Zorionak guztiei! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:54, 12 Iraila 2008 (UTC)
Urtebete justu (beno, ez, bi egun gehiago) 20.000etik 30.000era iristeko. Ea hurrengo 10.000ak lehenago egiten ditugun!--Assar; (erantzun hemen) 07:02, 12 Iraila 2008 (UTC)
Wikipedia:Wikipediako artikuluen kalitatea begiratu behar duzu ezustekorik ez hartzeko :P. Nahiko azkar lortu ditugu azken 1000 artikulu, eta artikulu motzen kopurua gehitu gabe! Bestalde, artikulu aukera aproposa, askoz hobe Sexua Hemitetragonites edo Hatchericeras baino :-) --Alfredo Beaumont 07:08, 12 Iraila 2008 (UTC)
Aizu, zer daukazu hemitetragoniteen aurka?--Assar; (erantzun hemen) 07:11, 12 Iraila 2008 (UTC)
Beno, nik ere horrela uste nuen, askoz hobe artikulu luze eta interesgarri bat paleontologiari buruzko zirriborro bat baino. Horregatik, eta niri frikismoagatik, sexua artikulua egiteari ekin nion 30.000.a izan zedin. Baina ikusten nuenez arratsalde osoan hau igotzen ez zela, tira, ba Ammonite eder batzuen izenak jarri eta horrela pozik joan nintzen ohera! Batek daki, agian bestela 30.000.a Manikeismo zen eta jendeak esango zuen gure entziklopediaren kalitatea nahiko txikia zela! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:57, 12 Iraila 2008 (UTC)

Zorionak wikilariok... Ni hasi nintzanean 3.333 artikulu zeuden, %80a bi lerrokoak. Gaur egun, hau aldatzen dijoa.Kabri, (erantzunak hemen) 12:51, 12 Iraila 2008 (UTC)


Ara! Zorionak guztioi! Oso okupatua negok ta ezin izan dot ekarpenik egin. Baina zorionak 30.000 artikuluetara ailegatzeagaitik! EnzaiEzt ekarpenak 13:10, 19 Iraila 2008 (UTC)

una mica tard, zorionak des de la viquipèdia catalana! --83.58.250.252 08:22, 21 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Dena erdiratuta

Ez dakit konturatu zareten, baina saioa hasi aurretik euskarazko Wikipedia osoko testuak zentratuta ageri dira. Saioa hasi ostean dena ondo ikusten da. Gainera, ezkerreko barra ere behera joaten da saioa hasi gabe egotean. Konpondu dezake inork? Milesker.

Arrazoia duzu... eta ez dakit zergatik den! Begiratuko dut atzo egindako aldaketa bakarra formatuetan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:20, 12 Iraila 2008 (UTC)
Konponduta! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:21, 12 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] single user login request

can anyone help me to complete my global account m:User:Oscar by renaming this login to Oscar please? thank you! Oscar SUL 15:21, 15 Iraila 2008 (UTC)

See Wikipedia:Lankideen izenak. --Javierme 20:53, 17 Iraila 2008 (UTC)
Sasoi honetan honelango eskaera anitz gerta daiteke, euskaraz ez dakiten Wikimedia lankideek wikitasmo guztietan izen bera eduki ahal izateko izena mudatzeko eskatuko dute. Wikipedia:Lankideen izenak edota Wikipedia:Enbaxada orrietan bederen ingelesezko argipen laburra jar liteke. --Javierme 20:53, 17 Iraila 2008 (UTC)
Bai, nik uste ingelesezko azalpen bat eranstea ez legokeela gaizki, bertara iristen denak orrialdea zertaz doan eta eskaera nola egin behar duen jakin dezan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:58, 18 Iraila 2008 (UTC)


[aldatu] Aldaketak estatistiken formatuan

Kaixo guztiei! Ikusiko zenutenez Aparteko:Statistics orrialdea aldatu da. Orrialde hau orain ezberdin antolatuta dago eta mezu batzuk ingeleraz agertzen dira. Hori aldatzen ibli naiz, baina denbora bat tardatuko dute aldaketa guztiak agertzen, hemen egin beharrean MediaWiki guztientzat baliagarria den translatewiki orrialdean egin baititut. Hau berriro gerta dadin ekiditeko, aukera ederra dago bertan itzulpenak egiteko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:55, 20 Iraila 2008 (UTC)

Izena eman dut. Zerbait itzultzera joan naizenean hau agertu zait, baina: You do not have permission to edit pages, for the following reason: This page provides interface text for the software, and is locked to prevent abuse. Zer egin behar da? Euskara aukeratu eta edozein editatu, ezta? --Unai (esan) 16:50, 20 Iraila 2008 (UTC)
Pauso batzuk jarraitu behar dira, baina orain ez dut gogoratzen zeintzuk ziren! Bertan jartzen du erregistro orrialdean. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:52, 20 Iraila 2008 (UTC)
Ikusi dut :-) --Unai (esan) 17:11, 20 Iraila 2008 (UTC)
Oraindik lan asko dago egiteke, hala ere. Dagoeneko erabilienak diren mezu guztiak %100ean itzuli ditugu euskarara ([1]), MediaWiki mezuen %88,56a euskaratu dugu eta MediaWiki estentsioen %15,47a baino ez. Erabili daitezkeen estentsio guztien %2,7a baino ez dugu euskaratu eta FlaggedRevs motakoen %0,37a. Beraz... lanean jarraitu beharko! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:57, 23 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Apartekoa ala berezia?

Kaixo! Konturatuko zineten gure orrialde Specialak Aparteko izenarekin datozela. Agian ondo dago, baina niri zerbait apartekoa dela esateak ez dit esaten berezia denik, baizik eta agian bikaina dela. Horregatik nire proposamena Aparteko orrialdeei Berezi izena jartzea litzateke... zer deritzozue? Ba al dago filologorik hemendik? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:35, 25 Iraila 2008 (UTC)

Ba pentsatuz gero agian bai hobe geratzen da Berezi Aparteko baino. Aldaketa hau egiteko Bugzillan eskatu behar da, komando hauek guk ezin baiditugu aldatu. Hau aldatzeko eskatzen badugu, artikulu kopuruen komatxoa puntuarengatik aldatzea ere eskatu beharko genuke. Zenbakiak defektuz ingelesezko milakoetan irtetzen baitira: 2,000 -- 2.000 beharrean. Kabri, (erantzunak hemen) 11:13, 25 Iraila 2008 (UTC)
 Alde Berezi hobe. --Orereta (erantzunak) 11:15, 25 Iraila 2008 (UTC)
BEno, bi gauza ezberdin dira. Apartekoena alda dezakegu, hori MediaWiki bitartez egiten dela uste dut (lehen aurkitu dut non). Bestea oraintxe ireki dut bugzillan ([2]). Saiatuko naiz lehenengoa aldatzen eta bigarrena ez dago gure kontu bakarrik. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:18, 25 Iraila 2008 (UTC)
Beno, ba aldatu dut aldatu beharrekoa eta orain eskaera egin dut Bugzillan (arrazoia zenuen, Kabri!). Ea zenbat denbora behar duten aldaketa egiteko! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:26, 25 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Berriaren bermea

Harrituta gelditu naiz Patxi Uribarreni buruzko berria ireki dudanean: Euskal Wikipediarako lotura dago! Ikusi al duzue hori inoiz? Oso ekarpen polita dela iruditzen zait... Zorionak, Berria! --Unai (esan) 09:40, 27 Iraila 2008 (UTC)

Bai, Gaur8en ere batzuetan erabili izan dute, nahiz eta beste batzuetan en edo es wpra lotu izan duten... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 20:17, 27 Iraila 2008 (UTC)
Nik noizbehinka Sustatun ikusi dut. Adibidez hemen, Maritxu Kajoiren argazkian.

Bai. Harritu nauena Berrian ikustea izan da. Ni neu arkitekturako hiztegian ere wikipediarako loturak jartzen hasi naiz. Adibidez hemen, ikus abedul, ábside, acero, arcilla, arco, arenisca, arquitrabe eta autovía. Ea gutxinaka mugimendu gehiago dagoen... --Unai (esan) 21:45, 27 Iraila 2008 (UTC)

[aldatu] Euskal udalerrien azentu ikurrak direla eta

Azkenaldian aldaketa eta eztabaida batzuk izan ditugu azentu-markak direla eta. Orain, euskal herrien azentu ikurrez zalantza komentatu nahi dut.
Badaude euskal udalerri batzuk azentu ikurra dutela euskal izen arautu gisa Euskaltzaindiaren arabera. Adibidez: Marañón, Lapoblación, Castejón, Cintruénigo, etab.
Izenburuak azentu-ikurrik gabe idazten ditugu euWikipedian. Baina artikuluaren testuan ikurra jartzen diegu (lehen hitzan gutxienez). Baina Euskaltzaindiaren Arabako heri izendegian -nik hor topatu dut kasualitatez- zera jartzen du: "Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da" (begiratu Lantaronen aipuan).
Beraz, ondo ari gara ala azentu-ikurra infotaulara mugatu beharko genuke? --Orereta (erantzunak) 17:31, 3 Urria 2008 (UTC)

Nire ustez, tildea infotaulako espainierazko izen ofizialetan soilik jarri beharko genuke, euskaraz tilderik ez baitago (Euskaltzaindia -nahiz eta kontraesanak izan, zuk ondo erakutsi bezala- eta Berriaren estilo liburua, 62. orrialdea). --Unai (esan) 20:16, 3 Urria 2008 (UTC)
Ni ere orain arte erabili dugun teoriaren aldekoa naiz, izenak euskal alfabetuarekin idaztea hau da, tilderik gabe. Politika bihurtzeko bozketa egin behar dugu. Bestalde, Frantziako departamenduen izenekin, Wikipedian Euskaltzaindiaren arauen aurka gaude, guk hemen izenak euskaratu egin ditugu. Marañon, Lapoblacion etab. herri hauen tildea gaztelerazko pronuntziazioetarako da, euskaraz pronuntziazioak ez ditugu zehazten, beraz izen euskalduna ez badago gaztelerazkoa baina tilderik gabe erabiltzekoaren alde naiz. Cintruenigo irakurtzea begi-mina ematen dit, Zentroniko bada euskaraz. Nolatan erabiltzen dugu Urdialaitz Castro Urdialeserako udalerria Euskal Herritik kanpo badago; eta Zentroniko Nafarroan egonda Cintruenigora pasatzen dugu? Gauza guzti hauek zehaztu behar ditugu. Beraz, orain arte bezala jarraitzearen alde, artikuluen izenburuetan tilde zein ikur arrarorik ez. Kabri, (erantzunak hemen) 11:09, 4 Urria 2008 (UTC)
Nire ustez bi kontu desberdin ditugu: a) orokorrean artikuluen izenburuetan tildeak jarriko ditugun (orain ez ditugu jartzen). Beharrezko ikusten bada eztabaida eta bozketa proposatu beharko litzateke politika gisa ezartzeko. b) Nik planteatu nahi nuena. Euskal izen arautu gisa tildea duten herriekin zer egin, kontuan hartuta Euskaltzaindiak dioela tildea euskal testuetan ez dela erabili behar. Ni kasu honetan (zalantzak nituen arren), Unai eta Kabrirekin ados nago: euskarazko izen arautua jaso baina tilderik gabe (gurea euskal testu bat den heinean). Azkenik, Kabrik dioenari helduz: niri ere min emanten dit Cintruenigo erabiltzea; baina horrela jarri behar dugula uste dut. Hau da, herrien izenetan Euskaltzaindiaren araua/proposamena jarraitu behar dugula uste dut, bestela eztabaida amaigabea litzateke eta horrela, gutxienez, irizpide gutxi gorabeherea finkoa daukagu. (Beste kontu bat da, Kabrik dioen moduan, erabaki horien logika. Norbaitek esplika baditzake ondo eotrriko litzateke). --Orereta (erantzunak) 11:30, 4 Urria 2008 (UTC)
Lapoblacionekin egon zen eztabaidan azaldu nuen bezala ez naiz tildeak jartzearen aldekoa hizkuntza bakoitzean hauek esanahi bat dutelako. Hala ere nire ustez artikuluan bertan bai jarri behar ditugula, baina ez izenburuan, asko errazten delako horrelako bilaketa. Adibidez, Lapoblacion artikuluan nik jarriko nukeena da
Lapoblacion (gazteleraz eta ofizialki1 Lapoblación) eta 1 hori erreferentzia izan dadila euskaltzaindiaren erabaki arraro horretara. Finlandiako izenak ere aipatu dira, eta bertan zeinu diakritiko guzti horiek beste esanahi bat dute, ez dira indarra silaba batean jartzeko baizik eta bokal bakoitzaren ahozkera zehatzteko. Euskaraz 6 bokal baino ez ditugu, beraz horietara mugatu beharko genituzke gure transkripzioak. Ingeleraz badituzte gehiago eta horregatik askotan jartzen dituzte jatorrizko hizkuntzaren zeinu guztiak. Berdina esango nuke txinerazko izenekin (japonieraz ere 5 bokal baino ez dituztelako). Txinan zeinu diakritiko guztiek entonazioa adierazten dute, hau da, pentragrama bat balitz bezala jokatzen dute eta ez dute zehazten, beraz, zein silaba den indartsuena hitzan. Beraz nik Mao Zedong jarriko nuke eta gero artikuluan jarri pinyin erabiliz zein zeinu dituen letra bakoitzak. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:54, 4 Urria 2008 (UTC)

Norbaitek udalerrien izenen Euskaltzaindiaren arau horren lotura jartzea hemen ipintzea badu eskertzen dut. Kaskante Cascantera pasa bada Tutera Tudelara? Bestalde, (gazteleraz eta ofizialki1 Lapoblación) erabiltzea ongi iruditzen zait gaztelerazko izenak erabiltzen baditugu, eswikian sistema hau erabiltzen dute. Frantziako eskualdekin Euskaltzaindiaren arauak ez jarraitzea adostu genuen, zeren ez dugu berdina egiten Nafarroako udalerri hauekin? Ez dut inoiz ulertuko arau horren zergatia. Euskararen aurkako erasoa ematen du eta norena, Euskaltzaindiarena! :S Kabri, (erantzunak hemen) 12:12, 4 Urria 2008 (UTC)

Kabri, bai Cascanten bai Tuteran erreferentziak jarri ditut. Hemen bilatu zalantzak dituzun herriak: www.euskaltzaindia.net/eoda. (Eta Euskaltzaindiaren arabera, euskarazko izenak Cascante, Corella, -baina- Zarrakaztelu,... dira; baina hori Euskaltzaindiak azaldu behar du!). Orereta (erantzunak) 13:46, 4 Urria 2008 (UTC)

Euskarazko izen ofizialetan tilde duten herrien kasu korapilotsu honetan, bi proposamen atera dira: 1) Unaik proposatutakoa: Izena azentu-markarik gabe idaztea euskaraz (Arabako Herri Izendegian Euskaltzaindiak berak egiten duen oharrean oinarrituz: Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da). 2) Theklanen proposamena: Tilderik gabe jasotzea ere bai, baina ohar bat ipiniz udalerriaren izenaren "euskal era arautua" tildeaz dela. Nik biei alde onak ikusten dizkiet... Printzipioz 1.goaren alde egingo nuke, Theklanek proposatutako "ofizialki" horretan nahastu gaitezkeelako Euskaltzaindiaren ofizialtasunaren eta udalek finkatutakoaren artean. Hala ere, denok ados gaude artikuluen testuan (izenburuan ere, noski), tildea ez jasotzearekin. Bi proposamenen artean zeinen alde zaudete besteok? Edo zerbait gehiago aipatzeko? --Orereta (erantzunak) 21:02, 7 Urria 2008 (UTC)

[aldatu] Tildeak euskaraz

Kaixo guztioi:

Harri eta zur gelditu naiz ikustean euskarazko wikipedian atzerriko izenen tildeak eta gainerako ikurrak ez errespetatzea erabaki zela, eta horren inguruan zenbaitek emandako arrazoiak irakurtzean.

Tildeak eta, baten batek esan duen bezala, beste zeinu "arraro" batzuk ("arraroak" norentzat, baina?) beti eta uneoro errespetatu behar dira."Tildeen auzia" ez da, berez, auzi berezi bat, aparteko arreta merezi duena, baizik eta beste hizkuntzetako ortografia osatzen duten elementu askoetako bat gehiago, besterik ez. Horrela, ba, izen batek, bere jatorrizko grafiaz tildea badarama, euskaraz ere tildea jarri beharko litzateke, naturaltasun osoz. Honekin esan nahi dudana da "Rubén Darío" euskaraz tildearekin idatzi behar dela euskaraz "François Mitterrand" idaztean "ç" erabiltzen den arrazoi berberagatik (eta euskarak ez du, bere hitzekin, ç erabiltzen), edo "Margaret Thatcher" idaztean "Thatcher" eta ez "Zacher" (horrela ahoskatzen den arren) idatzi behar den arrazoi beragatik: izenaren jatorrizko ortografia errespetatzeagatik. "Beaujolais" idazten dugun bezalaxe, eta ez "Bojole".

Jakin al daiteke nondik datorren tildeei norbaitek dion "mania" hori? Euskaraz tildea ez omen da erabiltzen. Jakina, euskal izenek ez daramatelako tilderik!!!. Ez dieresirik (zuberera aparte utzita). Ez eta hizkuntza eskandinaviar batzuek erabiltzen duten "O makildun" hori (hemen idatzi nahi nuen, baina ez dut aurkitu letra berezien artean). Baina hemen hitz egiten ari gara euskaraz beste hizkuntzetako izenak idazteari buruz.

Izen horien grafia mantentzea errespetu kontu bat da. Bestela, zer eskubiderekin kexa gaitezke euskarazko izen bat guztiz hankazgoraturik idatzita ikusten dugunean?

Portzierto, euskaraz "W" ere ez da erabiltzen. Eta ederki ikusi dut "Washington" idatzita. "W" onartzen badugu, zergatik mania hori tilde eta gainerakoei?

Baina, gauza guztien gainetik, EZ dut onartzen, eta hori argi esan nahi dut, Euskaltzaindiaren arauei matxinatzea. Argi gera dadila: euskara guztiona da, ez wikipediako erabiltzaileena edo administratzaileena. Eta euskarari buruz erabakiak hartzeko zilegitasuna duen bakarra Euskaltzaindia da. Nor uste duzue zaretela, Euskaltzaindiaren arauak ez betetzeko? Gutxi batzuen artean eginiko bozketa sinple batekin Euskaltzaindiaren arauak lurrera botatzen hasiko al zarete?

Euskara guztiona da, ez zuena bakarrik. Eta, guztion izenean, Euskaltzaindia da erabakiak hartu ahal dituen bakarra. Wikipedia ez da zuen erresumaxka partikular bat. Egia da Euskaltzaindiaren erabaki asko eztabaidagarriak direla; niri ere haietako zenbait ez zaizkit batere gustatzen. Baina, kasu horretan, egin beharrekoa da biltzarretara, orotariko eztabaidaguneetara eta Euskaltzaindiarengana joan, edo artikuluak idatzi, eta bertan norberaren arrazoiak azaldu. Baina, arau bat aldatzen ez duten bitartean, bete beharrekoa da. Eta Euskaltzaindia ez baduzue errespetatzen, baizik eta soilik gogoak ematen dizuenean, izan zaitezte ausartak eta argi eta garbi iragar ezazue hori euskarazko Wikipediaren azalean. Jo, euskaraz lau katu gara eta, gainera, elkarri kontra egiten... etsigarria benetan.

Beste hizkuntzekiko errespetuaren argudioak balio ez badizue, nik pentsatzen nuen honako honek balio beharko zuela:

a) Zer esanik ez, Euskaltzaindiaren arauek: nola jaso dituen euskaraz "Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak" (32. araua) eta "Frantziako errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak" (36. araua). Ea euskaraz azentu eta marka diakritikoak onartzen dituen ala ez.

b) Era berean, Euskal Ikasmaterialgintzarako EIMA programako "Eskola liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak" liburuan euskararako ezartzen diren pertsona-izen ugarietako gutxi batzuk besterik ez aipatzearren, hona: Béla Bártok, Niceto Alcalá Zamora, Karl Böhm eta abar.

Euskarazko wikipediaren proiektuarekin erabat ados nago, eta oso gogotsu ekin diot nire ekarpentxoak egiteari. Horregatik, eskatzen dizuet birpentsa dezazuela tildeen kontrako jarrera hori.

--Belkoainpe 12:49, 4 Urria 2008 (UTC)

Lasaitu motel, horrela ezingo dugu eztabaida positiborik eduki...
Ez dakit euskara norena den, baina badakit Wikipedia norena den. Bertan lan egiten dugun guztiona da, ez beste inorena. Ez, hau ez da erresumaxka bat, hau beste sistema politiko bat da. Eta beste norbaitek berea ere badela uste badu, euskaltzainburuak barne, has dadila lanean. Beraz, denon artean gauzak modu batera edo bestera izan behar dutela erabakitzen badugu, esaterako wikipedia euskalkietan egitea erabakitzen badugu, Euskaltzaindiaren arauei matxinatuta, hala izango da.
Hemen ez gara eztabaidatzen ari euskaraz nola idatzi behar den, baizik eta Wikipedian nola idatzi behar den. Beraz, ez nahastu bata eta bestea.
Azentu markari dagokionez: uste dut ez duzula aurreko hari osoa irakurri. Oreretak lehen mezuan zioen bezala, Euskaltzaindia bera kontraesanean dago. Arabako herri batzuen izenen kasuan, azentu marka duen bertsioa hobesten du (adib. Lantarón), baina gero azpian ohartxo bat jartzen du, "Euskal testuetan azentu grafikorik gabeko forma erabiliko da" esanez. Ohartxo horrekin, niri behintzat, gauzak argitu baino gehiago nahastu egin dizkit. Zuk ulertzen duzu? Nola aplikatu behar da arau hori? Argituko diguzu, mesedez? Idatzi al dezaket "lapoblaciónen egon nintzen atzo"?
Ni Euskaltzaindiaren arauak beti betetzearen aldekoa naiz, baita hor goian aipatu diren Frantziako eskualdeen kasurako ere. Oreretak esan duen bezala, "Hau da, herrien izenetan Euskaltzaindiaren araua/proposamena jarraitu behar dugula uste dut, bestela eztabaida amaigabea litzateke eta horrela, gutxienez, irizpide gutxi gorabeherea finkoa daukagu".
Zalantzak daudenean Euskaltzaindira zuzenean jotzea gomendatu duzu. Ni prest nago beraiekin harremanetan jartzeko. Zenbat denbora uste duzu beharko luketela "lapoblación" arazoa argitzeko?
--Assar; (erantzun hemen) 23:49, 4 Urria 2008 (UTC)
Bai, lasai motel! Ez dago horrela jartzeko arrazoirik. Erabakia hartu zenean arrazoi batzuk eman ziren eta Wikipedia oso txikia zen, agian 5.000 edo 6.000 artikulu baino ez eta gehienak Euskal Herriari buruzkoak. Eta gogoratzen dut gainera zein eztabaida txikia eman zen Frantziako departamentuen inguruan (onar dezagun, euskaltzaindiaren erabakiak ez du inongo zentzurik kasu horretan!). Orain jende gehiago gaude eta eztabaida berriro egitea proposatu da, alde batetik Lapoblación horrekin dagoen arazoagatik, hau da, izen ofizialtzat bat hartzea eta gero euskaraz tilderik ez erabiltzea gomendatzeagatik. Eta bestetik zure erabiltzaile orrialdean diozun bezala kanpoko gaien inguruan ere idazten dugulako. Nik ez dut arazorik Köln (izen ofiziala), Koeln (ahozkera) edo Koln (euskaltzaindiak dioen bezala euskaraz tilderik gabe idazten delako) bezala idatzi behar dugun eztabaidatzeko. Are eta gehiago, ingeleraz emandako soluzioa ona dela uste dut: izen ofiziala eman eta ondoren bere ahozkera IPAren arabera. Baina gu ez gaude oso ohituak IPA horretara. Edo berriro aurretik plazaruttako arazoari helduz, nola idatzi behar dugu:
北京 jatorrizko grafiari helduz baina inork bere teklatuan ez dituen letrak erabiliz (gogoratu Þ edo Ð ere ez dituela inork bere teklatuan, nahiz eta letra normalagoak iruditu)
Beijing, mundu guztiak idatziko lukeen bezala (beno, jendeak Pekin idazten jarraitzen du eta hemen ere horrela zegoela konprobatu berri dut)
Běijīng, Pinyin idazteko modua jarraituz, eta berez txinera latinizatzeko metodo egokiena jarraituz, baina inork ez dituen e eta i horren gaineko zeinuak idazten.
Eztabaida sakona da, eta kasuan kasu aztertza baino hobe da politika orokorrak diseinatzea... guztion artean! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:42, 7 Urria 2008 (UTC)
Assar eta Theklanek esan bezala, lasai Belkoainpe!
Tildeei dagokienez, uste nuen Berriaren estilo liburuan oinarritzen ginela tilderik ez erabiltzeko, ezta? Praktikotasunaren aldetik egokia dirudi. Ba al du norbaitek loturarik jartzerik Euskaltzaindiak marka hauetaz esaten duenari buruz?
Niri printzipioz ondo iruditzen zait ikur hauek izenburuetan eta testuetan ez erabiltzea, eta aldi berean artikuluaren hasieran -parentesi artean- aipatzea, datu inportantea da-eta jatorrizko hizkuntzan nola idazten den. —Orereta (erantzunak) 21:09, 7 Urria 2008 (UTC)
Kaixo guztioi:
Mezu hau idazten dut esateko laneko kontu batekin erdi itota egoteagatik ezinezkoa zaidala oraintxe bertan behar bezalako erantzuna (alegia, behar bezain luzea) ematea, ez baitaukat horretarako denborarik. Beranduenez ere, espero dut datorren asteburuan erantzutea.
Ni oso lasai nago, baina Euskaltzaindiaren erabakiak ez dira norberak bere neurrietara egokitzen duen janzki bat.
Dena den, ohartarazi nahi dizuet nire mezuaren arreta-gai nagusia ez dela Euskaltzaindiak herrien izenei buruz esandakoa. Horrexegatik erabaki nuen "tildeak euskaraz" izeneko beste gai hau sortzea, eta ez, ordea, aurretik zegoen eztabaidarekin bat egitea. Datorren asteburuan, beranduenik ere, sakonduko dut nire erantzunean, nire mezuaren nondik norakoak azalduz eta argudio guztiak jorratuz. Eztabaidaren mesedetan, eta ideiak argitzearen mesedetan, eskertuko nizueke nik emango dizkizuedan argudioei banan-banan erantzutea.
Oraingoz bukatu aurretik, ez nuke esan gabe utzi nahi azken urteotan euskarazko Wikipedia eraikitzen aritu zareten guztiok nire errespetua eta esker ona daukazuela, egin duzuen lan eskergarengatik. Gauza bat kritikatzea eta beste bat goraipatzea ez dira bateraezinak.
Esan bezala, asteburuan gehiago.
Ondo izan,

--Belkoainpe 23:53, 7 Urria 2008 (UTC)

[aldatu] Wikieguraldia

Kaixo guztiei! Beno, asteak daramatzat ideia batekin buruan bueltaka eta atzo martxan jartzea erabaki nuen, inori kontsultatu gabe, aina oraindik ere ofiziala egingo ez delako. Ideia etorkizunean izan dezakegun wikialbisteak horretan eta orain dugun Wikipedia:Albisteak orrialdean Euskal Herriko eguraldia jartzeko tresna bat jartzea litzateke. Horretarako Wikipedia:Albisteak/Wikieguraldia txantiloia eta azpitxantiloia multzoa sortu ditut eta aldi berea Wikiproiektu:Wikieguraldia ere sortu dut, tresna hau hobetu eta guztien artean elkarlana areagotzeko. Badakit horrelako tresna batek egunerokotasunek lana behar duela eta agian berau eguneratzeko programa bat egin beharko litzatekela (honen inguruan ez dut ideia handirik, beraz beste norbaitek ere lagundu beharko luke), baina nire ustez ikastolak eta bestelako interesa duten hainbat herritar gurera erakartzkeo balio dezake. Gainera tresna hau martxan jarrita eguneroko eguraldi erregistro libreak ere gorde daitezke inongo arazorik gabe, tresna eraginkor bat sortuz eguraldiaren analisirako eta gure artikuluak indartzeko.

Beno, ba zuen ekarpenekin eta ideiekin Wikiproiektu hau aurrera eraman dezakegu edo agian etorkizunerako gorde. Ekarpenik badituzue agian hobe han bertan egitea, wikiproiektuaren bitartez eztabaida bakarra egon dadin. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:03, 8 Urria 2008 (UTC)

Ezingo al litzateke orri hau lotu eguraldia ematen duen zerbitzuren bati? Zalantza daukat, alde batetik, teknikoki posible ote den, eta bestetik, datu horiek wikipedian erabili ahal izango liratekeen lizentzia librerik ez badaukate. Beste ideia, erabiltzaileek egunero datuak sartzearena, ez da gauzatzeko erraza...--Assar; (erantzun hemen) 06:46, 9 Urria 2008 (UTC)
Ez dakit posible izango ote den. Nik ideia gisa bota dut eta orain agian beste norbaiti ere dagokio garatu eta errekurtsoak aurkitzea. Hala ere nire ustez ikastoletako informatika orduetan zerbait interesgarria egitea erabakiko balute hau izan liteke lan horietako bat, gero erregistratuta gera daitekeelako eta aldaketa txiki batzuekin eguneroko taulak ere sortu daitezkeelako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:51, 9 Urria 2008 (UTC)
Euskalmetek argi uzten du. Diru publikoz eginikoa da baina Administrazio Orokorrak baino ez du jabetza intelektuala... hori bai, hori nor den esatea zaila da, noski! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:14, 9 Urria 2008 (UTC)
Izatez, datuak publikoak dira, azken batean tenperaturak edota eguraldiak berdina izaten jarraitzen du. Administrazioa baldin bada datuen jabea, ez al litzateke jabego publikoko edukia izango, BOE eta antzekoak diren bezala?--Janfri; bai esan? 11:41, 9 Urria 2008 (UTC)
Datuak publikoak dira, noski, baina eurek argitaratzen dituztenez jabetza pribatua dutela adierazten dute. Gainera EAEko biztanle guztiek ordaindu dituzte euren diruz, beraz eurena izango litzateke euren erabilera. Eta BOE publikoa da, baina ez dakit zein mailararte kopiatu eta itsasi daitekeen beste leku batean. Agian eurei galdetzea litzateke hoberena, baina... ez al da hobe jendearen parte-hartzeaz eraikitzea horrelako tresna bat? Azken finean hori beta bat baino ez da, hobetezeko proposaturiko tresna bat. Nire hasierako ideia ikastetxeak batzeko ideia bat zen... baina ikusten dut oraindik ez hemen ez Zabaldun ez dagoela boluntario gehiegirik horrelako lanetarako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:45, 9 Urria 2008 (UTC)
Ikastetxeak? Polita litzateke, baina uste dut nahiko lan edukiko dugula eskoletatik datozen bandalismoak desegiten. Beste aukera bat, AEMET: "La información meteorológica de esta página Web se ofrece gratuitamente a los ciudadanos para que pueda ser utilizada libremente por ellos, con el único compromiso de mencionar explícitamente cada vez que las utilice para los usos distintos del particular y privado. Se autoriza a los usuarios de Internet a poder establecer enlaces a páginas de nuestro Web, en cuyo caso agradecemos nos comuniquen vía correo electrónico (webmaster@inm.es) la realización de los mismos." Ez al da hori CC-BY argi eta garbia? Hala ere, hauek ez dute Iparraldeko informaziorik ematen...
Estatu Batuetako eguraldi zerbitzuak ere bere datuak modu libreak banatzen dituela ikusi dut. Noiz ikasiko dute Euskalmetekoek?.--Assar; (erantzun hemen) 12:28, 9 Urria 2008 (UTC)
Kar, kar! Bai, ikastetxeetako bandalismoa desegitea zaila da, baina nire ustez bandalismoa ematen da irakasleek "Denbora librea" ematen dietelako wikipedian editatzeko edo. Hau da, zerbait konkretua egingo balute horrelakoak ekidinko genituzke. Bestetik AEMET horren antzekoa den Frantziako agentziaren bat bilatu beharko genuke eta horrela izango genituzke datu ezberdinak Euskal Herri osokoak. Eta Weather hori ere begiratu dut eta ez da arraroa, EEBBko agentzia gubernamental guztiek dena domeinu publikoan argitaratzen dute, normala den moduan. Baina badirudi euskalmetek beldurra duela. Egun hauetan EiTBren beta webgunearekin gertatu den berdina da, hasieran cc-by lizentziapean argitaratu eta gero atzera bota eta copyrighta jarri. Badirudi ez dagoela diru publikoz ordaintzen den zerbait erabiltzeko aukerarik, berez Administrazio Orokorra horien jabea bada suposatzen dudalako Ibarretxe bera dela copyrightaren momentuzko jabea... eta ziur berak ere ez dakiela. Gutun bat idatziko al diegu? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:34, 9 Urria 2008 (UTC)

SEO Tools wymiana linkami system wymiany linków SEO Tools tanie kredyty gotówkowe kreatyna Plaza 3 star hotel Los Angeles krynica noclegi Sejm Tyk